XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakin-garaia degu, naasmen garaia oraingoa; ta zenbaitan galtzeko garaia, asaldatzekoa.

Benetan, baita, garai emankorra degu, guk uste ta nai degunez; benetan ernaldi garaia etorkizun obeagoari ba-gagozkio.

Dana dala, jende adoretsu ta zuzenen neurriko garaia.

Garai zailla.

Sinismen aundiko gizonentzat modukoa.

Zailtasun bereziak daudela urte auetan konturatzen dalakoan dago Seminarioa.

Eta gaur gaurkoz daukan egitekoa ardurarekin betetzen saiatu nai luke.

Bidea asmatu nai du.

Nai du, gaiñera, galdu bear ez diranak ez galtzea, ta bide berrietara, eskakizun berrietara, zabalik egotea; naiz eta bide ta eskakizun auek, berriak diranez, ez-jakin eta bereizi-gaitzak ba-zaizkigu ere.

Egoera berriak.

Ez oso erosoak.

Bein baño geiagotan, arriskatzeari diogun beldurragatik, edo gure itxaropide eskasagatik, edo gure jokabide ta eskarmentuan gogorturik gaudelako, edo esperantzarik ez daukagulako, gure zeregiña uzteko tentaldia noizbait sortu izan zaigu.

Egoera onetan, gure aulezi ta pekatuak begien aurrean izateak, jabetuko zerate areagotu egiten dizkigula gure minbera ta zalantzak.

Ala ere, uste degu, dezakegun artean, au dala gure egitekoa: saiatu bein da berriz gaurko garaiari leial izaten; leial izan, gaurko ta betiko diran arriskuekin erne egonaz; leial izan gaurko balio-iritzieri minberatasuna ta arrera zabala izanaz; au da, kristau eta apaiz-presentzi bat edukiaz.

Ona emen burruka onetan irauteko ta gure garaiko Elizaren serbitzuan egoteko eragiten digun arrazoi-bidea, lortzen degun ura oso motza gelditzen ba-da ere.

Konturatzen da Seminarioa, ez dala bera bakarra zailtasun auek dituana.

Kezka beretan bizi dirala ba-daki, batez ere gaztediarekin pastoral-ekintzetan dabiltzanak.

Ez bait-da ain erraza gaur langintza au gure Eliz-barruti onetan!

Or gaude denok konprometituta, or denok elkar-osotu ta elkar-laguntzeko bear aundiarekin.

Eta Seminarioak aitortzen du berak ez daukala nundik bizirik, gazteen artean pastoral ekintza bat egiten ez-bada.

Azken urte auetan, ordu naasiak izan ba-ditugu ere, Seminarioak ez du ontzat eman izandu etena eta mozketarik egiterik lengoarekin.